BERRIAK

BAZARA batzordekideak B. Etxeparekoekin harremana sendotzen, Galartzan

BAZARAtik eta Hezkuntza Ez Formaletik bideratuta, batxilergoko bazarakideek eta Bernard Etxepare lizeoko ikasleek aste honetan elkarrekin pasatu dituzte bi egun Galartzan (bertan ikastolak duen aterpetxean). Eguaztenean etorri ziren Baionako lagunak gurera (25 ikasle eta 3 irakasle), eta bi egun haiekin batera ibili ziren gure zortzi ikasle, Bazara egitasmoaren arduradun Telle eta Hezkuntza Ez Formaleko Gari Ibarzabalen laguntzarekin. Eguaztenean, Eskoriatzako Ibarraundi museoa bisitatu zuten, Aitzorrotzera igo ziren eta gaua Galartzan pasatu zuten. Aurten burutu dugun kros solidarioaren bueltan sortu zen harremanari jarraipena emateko asmoz sortu zen egonaldia, eta baita lortu ere! Argazkiak.