BERRIAK

BATZEN PROIa BATUn

BATU egitasmoaren barruan ere, DBH 1ekoak BATZEN izeneko PROIa lantzen ari dira.  Kasu honetan ikasleek “Nola lortu genezake benetako arrakasta dominen olinpiadetan osasuna kaltetu gabe?” dute galdera gidari, eta bertan landuko diztuzten gaiak honakoak dira:

  • Herrialdeen maila sozioekonomikoa eta osasunaren arteko erlazioak eta konparaketak egitea.
  • Giza gorputzaren ezagutza.
  • Osasuna bere osotasunean definitzea.
  • Arrakasta definitzea.
  • Osasun ohituretan oinarrituz, plan pertsonal bat diseinatu eta aurrera eramatea, ekintza plan baten bitartez.

Hurrengo irudietan BATZEN PROIari erantzuten dioten ekintzak lantzen ikus ditzakegu ikasleak. Hemen, Gazteluondokoak giza gorputza ezagutzen eta osasun mota ezberdinak (fisikoa, emozionala, intimoa, soziala eta mentala) lantzen ari dira, aurtengo ikasturtean estreinatu berri dituzten espazioetan. Hauetan, berriz, Almenekoak ariketa fisiko ezberdinak praktikatzen.