BERRIAK

BATZEN: osasuna, arrakasta eta olinpiadei buruzko PROIa

DBHko 1.mailan hasi dira aurreko ikasturtean zehar ekoiztutako PROIak martxan jartzen. Aurreko astean ekin zioten BATZEN izeneko PROIari. Osasuna, arrakasta, olinpiadak eta herrialde desberdinen errealitatea izan dituzte hizpide lehen astean eta hurrengo hiru asteetan horietan eta beste hainbat gaietan sakonduko dute galdera gidari honi erantzuteko asmoz: Nola lortu genezake benetako arrakasta olinpiadetan, osasuna kaltetu gabe? Ea ba denon artean erantzuten dugun! Argazkiak.