BERRIAK

Batxilergokoen ekoizpenak kulturartekotasunaz
poriektu bidezko irakaskuntza batxilergoan

Batxilergoko ikasleek hainbat lan partekatu dituzte  proiektuaren amaieran

Gabon aurretik batxilergoko lehenengo mailako ikasleak proiektu bidezko ikaskuntzan aritu ziren. Gaia kulturartekotasuna izan zuten eta eragiteko asmoz sortutako askotariko ekoizpenak sortu zituzten: batzuek bideo bidez islatu zuten landutakoa, beste batzuek kantu bat sortuz, izan ziren irudiarekin lotutako lanik sortu zutenak ere (komikia, logoa, ….) eta bestelakoak.

Proiektuak interdiziplinarrak izan ziren, eta Gaztelupen zein Almenen egin ziren. Landutakoa modu baten edo beste baten adierazi bazuten ere, mezua bakarra izan zen; ikasleen beraien hitzetan: “kulturartekotasunak, beste kulturekiko errespetua du oinarri, eta kulturen arteko berdintasunezko harremanak aldarrikatzen ditu”.