BERRIAK

Batxilergokoen eguzkitako krema 6. mailakoen larruazala zaintzeko 

Aurreko astean, batxilergoko lehenengo mailako ikasleak Gazteluondo eta Arimazubiko ikasleekin izan ziren osasun zientzietako proiektuen baitan ekoiztutako azken produktua erakusteko. Batxilergoko ikasleek, proiektuan, krema bat ekoiztu dute larruazala zaintzeko, eta saioaren helburua gaztetxoak sentsibilizatzea izan zen. 

Horretarako performance bat egin zuten eta ondoren laborategira joan ziren. Bertan, proiektuaren nondik norakoak azaldu zizkieten, kremak erakutsi eta probatzeko eman eta laborategian lana nola egin duten adierazi. Adi-adi egon ziren bisitariak eta galdera mordo bat egin zizkieten ikasle nagusiei. Horiek, berriz, bikan aritu ziren antzezle eta irakasle lanetan! Argazkiak.