BERRIAK

Batxilergokoak EYPrako prestatzen
EYP Almenen

EYP simulatu zuten aurreko astean  75 ikaslek Almenen
European Youth Parliament ekimenean parte hartzen dihardu ikastolak azken zazpi urteotan. Batxilergoko lehen mailako ikasleak prestatzen dira bertan aritzeko, eta hainbat fase egonik (EAEkoa, Espainiakoa, Europakoa), guztietan gai baten inguruko debate parlamentarioa planteatzen da. Gure ikastolan ingeles ikasgaiko curriculumean barneratuta dago proiektua. Berez, ofiziala otsailaren 11 eta 12an izango den arren, Almenen joan zen astean aritu ziren horretan 75 ikasle hiru mahaikideren aurrean (Mireia Murumendiaraz eta Xabier Latorre ingeles irakasleak eta MUko Monika Madinabeitia irakaslea). Hiruhilabeteko honetako notaren erdia lan horren emaitza izango da. Gaztelupen hurrengo asteetan egingo da.

Argazkiak.