BERRIAK

Batxilergoko zortzi ikasle Zientziarekin solasean topaketan

Aurreko astean, Gaztelupe eta Almeneko batxilergoko zortzi ikasle Donostian izan ziren Zientziarekin solasean topaketen IX. edizioan, Itsaso Nuin eta Illart Azkarate irakasleak lagun. Aurrekoetan bezala, ikasleek parada izan zuten Nobel saridun eta punta-puntako ikerlarien bizipenak entzuteko, haiei galderak egiteko eta baita eurekin aurrez aurre egoteko ere. Topaketen xedea da Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoa sustatzea. Aurten bi fisikari eta biologo bat izan dituzte solaskide: Albert Fert, Pilar Hernadez eta Angela Nieto. Argazkiak