BERRIAK

Batxilergoko proiektua familiei azaltzen

Aste honetan sartu gara Batxilergoko matrikulazio kanpainan eta horren harira guraso bilera izan ziren atzo Almenen eta Gaztelupen. Almenen bilera gidatzen Batxiko kudeatzailea den Mireia Muruamendiaraz aritu zen eta harekin batera Batxiko modalitate ezberdinetako 3 ikasle ere egon ziren. Gaztelupen Elena Errastik eta June Anduagak, Batxiko arduradunak eta pedagogia arduradunak, Batxi 1 egiten ari diren 5 ikaslerekin batera egin zuten aurkezpena..

Bertako gurasoez gain, kanpoko familia batzuk ere bertan izan ziren Arizmendiko Batxilergoa ezagutzeko. Batxiko arduradunek eta ikasleek Batxilergoko proiektu berritzailea aurkeztu zieten eta bertaratutako familiek zituzten zalantzak ondo baino hobeto argitu zituzten. Lan ederra denek ere. Milesker parte hartzeagatik!