BERRIAK

Batxilergoko ONLINE saio informatibo arrakastatsuak atzokoan

Atzo online informazio-saioak egin zituzten Batxilergoan. Almenen, 17:30ean, Unai Busturiak eta Mireia Muruamendiarazek ekin zioten lehen saioari. Ondoren, 18:30ean, Gaztelupetik, Elena Errastik eta Mikel Egurenek zuzendu zuten saioa. Bertan Batxilergoko proiektu eraldatzailea azaldu zuten.

Ez ziren bakarrik egon. Gune bakoitzeko hiru ikaslek parte hartu zuten eta konektatu ziren guztiei beren esperientziak eta bizipenak kontatu zizkieten. Erantzuna oso ona izan zen eta saio bakoitzean 60 parte-hartzaile baino gehiago izan ziren. Amaieran zituzten zalantza guztiak argitzeko aukera izan zuten.  

Batxilergorako izen-emate epea zabalik dago jada. Tramitea egiteko, ondoko formularioa osatu beharko da hile honetako 21a baino lehen. Izen-ematea: https://labur.eus/x5BEp

DBH4ko familientzat orientazioaren inguruan online saioak antolatu dira. Parte hartu nahi izanez gero, jarraian zehaztapenak:

Saioak maiatzaren 19an, asteartean, izango dira:

  • Almenen: 17:30ean 
  • Gaztelupen: 18:30ean

Bi saioetan informazio berbera eskainiko da eta parte hartzeko izena eman beharko da galdetegi honetan: https://labur.eus/Lf5cv