BERRIAK

Batxilergoko ikasleak irteeretatik ikasten

Aste honetan Almen eta Gaztelupeko batxilergoko hainbat taldek irteerak izan dituzte ikasgaietan ikasten ari diren gaiak bertatik bertara lantzeko. 2. mailako ekonomiakoek adibidez Ternua Group bisitatu zuten. 1. mailako zientifikokoak, berriz, Bizkaiko kostaldean izan ziren eta giza zientzietakoak, Bergarako Laboratorium eta artxibo historikoan.

Ekomomiakoek Ternua Group enpresarekin bailaran bertan daukagun altxorraz konturatu ziren. Bertakoen ekimenez sortutako enpresa da eta harrituta etorri ziren bueltan jasangarritasunari eta materialen berrerabilpenari nolako garrantzia emateko dioten ikusita. Inport enpresan Astore, Ternua, Lorpen eta Loreak produktuak egiten dituzte. Argazkiak

Zientifikoko ikasleek Sopela ingurura egin dute irteera. Atxabiribil eta Barrikako hondartzatan ibili dira zehazki. Itsaertzean agerian geratu diren flysch egiturak ezagutu eta aztertzera joan dira bertara. Bueltan Fruizen geldialdiak egin dituzte, beste egitura geologiko interesgarri batzuk ezagutzeko. Euskal Herriaren historia geologikoaren testigantzak bertatik bertara ezagututa bueltatu dira etxera. Argazkiak.

Giza zientzietakoak historia gaiaren baitan egin dute bisita. Dokumentu historikoak nola gorde, sailkatu eta zaintzen dituzten ikusi ahal izan dute. Uholde eta suteen kontra dokumentuak nola babesten dituzten, dokumentuak gordeta edukitzearen garrantzia…horrelako hizketagaiekin aritu ziren. Argazkiak.