BERRIAK

Batxilergoan, oso pozik POPBL proiektuekin
POPBL batxilergoan

Batxilergoko lehenengo mailan egiten dituzten diziplina arteko lanak dira POPBL-ak (Proyect Oriented Problem Based Learning). Konpetentzien lanketarako askotariko arazoen aurrean jartzen dituzte ikasleak, modalitateka.

Aste Santu aurretik Gaztelupeko eta Almeneko ikasleek bi astez jardun zuten lanean proiektu horietan; giza-gizartekoek krisiaren inguruko workshop-a egin zuten; zientzietakoek, sukaldaritza proiektua eta teknologia modalitatekoek, bizikleta muntaiarako tailerra. Azken urteetan MUrekin lankidetzan ari dira POPBLak lantzen batxilergoan. Aurten ere, balorazio positiboa egin dute ikasleek zein irakasleek. Argazkiak.