
Oporren hasierarekin batera izan ziren batxiko PROIen bukaerak. 3 aste eman zituzten ikasleek lanean; eraikuntzen birmoldaketa diseinatu eta planifikatzen teknologia ibilbidekoak, pentsamendu kritikoaren inguruko hausnarketetan giza eta gizarte zientzietakoak, eta osasunarekin lotutako entrenamendu eta tratamenduak planifikatzen zientzietakoak.
PROIekin amaitzeko, azken egunean produktuen aurkezpenak egiteko aukera izan zuten talde guztiek. DBHko ikasleak ikusi genituen batxiko eremuetan, osasunaren inguruko kontsultak egiten izan ziren kanpoko bezeroak, eta gizakoen albistegiaren estreinaldia ere ikusteko aukera izan genuen.
Egun intentsoa izaten da proiektuen bukaerakoa. Oraingoan, behintzat, oporren segida izanda, deskantsu ederra hartu ahal izango zuten ikasleek, eta baita irakasleek ere!
Jarraian, Almen eta Gaztelupeko irudiak.