BERRIAK

Batxiko ikasleen irteerak Bizkaia Energiara eta Bergarako Laboratoriumera

Aurreko ostiralean, Gaztelupeko batxi 2ko teknologiako ikasleek BIZKAIA ENERGIA ziklo konbinatuko zentrala bisitatu zuten. Bertan, zentralaren funtzionamendua ikusi zuten eta energia elektrikoaren sorkuntza eta banaketa nola egiten den. I. Agirrebengoa eta M. Gorosabel irakasleak izan zituzten lagun. Bestalde, osasun zientzietakoak, I. Azkarate irakaslearen laguntzarekin, Bergarako Laboratoriumean izan ziren. Bertakoen azalpenak tarteko, bi erakusketa ikusi zituzten: Elhuyar anaiek Bergaran aurkitutako Woframioaren ingurukoa bata eta Taula Periodikoaren ingurukoa bestea. Argazkiak.