Aste honetan egin dituzte Almeneko eta Gaztelupeko Batxi 2koek agur-bazkariak. Lehenengoak Almeneko jangelan eta besteak Gaztelupeko patioan. Azterketak bukatu eta gero, deskantsua hartuta etorri ziren denak eta elkarrekin giro eta umore onean bazkaldu genuen. Bertsoak, loreak, dantzak, abestiak, oroitzapenez betetako bideoak… Almenen, gainera, aurten erretiroa hartuko duten irakasleei ere egin zieten ikasleek oparia. Almeneko bideoa eta bi ikasturte hauen laburpena biltzen duen bideoa eta Gaztelupeko bideoa. Ondo bizi eta zorte ona izan zuen ibilbideetan!!