BERRIAK

Batxi 2koak lanbide eta lekuak ezagutzen

Aste honetan mugimendu handia egon da Almeneko batxiko ibilbide guztietako taldeetan. Zientzia eta teknologiaren esparruan ari direnak, Arrasateko Garaia Enpresa Parkea ezagutzera joan dira eta bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte Kiro Grifolds eta Saiolan bezalako enpresak.

Leku bakarrean zenbat lanbide ezberdin elkartu daitezkeen ikusita etorri dira harrituta. Zienzia eta teknologiaren esparrukoak ez ezik, administraziokoak eta publizistak edo patenteak legediaren aldetik kudeatzen dituztenak ere ari omen dira elkarrekin lanean enpresa berean. Punta-puntako teknologia sortzen gure bailaran bertan.

Giza zientzietako ibilbidekoak, berriz, (ekonomia arloak ari direnak, konkretuki) Bilboko Merkataritza Ganbaran egon dira. Marketingaren inguruko gaiak lantzen ibili omen dira eta aurkezpen publikoak ere egin behar izan dituzte bertan. Argazkiak.