BERRIAK

Batxi 2koak Iparraren bila

Azken aste hauetan mugimendu handia ikusten da Almeneko batxi 2ko bizikidetzako orduetan. Orientazioaren gaiari heldu diote bete-betean, ikasturte hori baita etorkizunean ikasi nahi dutena erabakitzeko klabea.

Horrela, bada, Eli Mendia orientatzaileak antolatuta Deustuko Unibertsitateko ordezkariak eta Mondragon Unibertsitateko ordezkariak etorri dira geletara haien eskaintza erakustera. Era berean gurasoendako bilera informatiboa ere egin da aste honetan. 60 lagun elkartu ziren bilera hartan, eta bertatik-bertara ezagutu ahal izan zuten unibertsitateko ibilbidea ez ezik lanbide heziketakoak ere aukera oso interesgarriak eskaintzen dituela, esate baterako.

Arizmendiko Heziketa zikloen eskaintza ezagutzeko parada ere izango dute hurrengo saioetan, unibertsitate zein lanbide heziketako eskaintza ezberdinen feriak bisitatu ahal izango dituzteā€¦ Argazkiak.