BERRIAK

Batxi 2koak berriz ere geletan

Atzo bueltatu ahal izan ziren batxi 2ko ikasleak Almen eta Gaztelupera. Hurrengo astean batxi 1ekoen txanda izango da. Batxi 2koek USE probak prestatzeko edo ikasturtea gainditzeko lanak dauzkate aurrean. Babes neurriak hartu behar izan dituzte, noski: geletan eta batxiko eremuetan distantziak neurtuta kokatu dituzte mahaiak; komunak, mahaigainak eta aulkiak erabili aurretik garbitu ahal izateko xaboi eta zapiak banatuta daude eremuetako zenbait puntutan, eskuak garbitzeko poteak ere eskura dauzkate hainbat lekutan eta maskarak janztea derrigorrezkoa da. Argazkiak eta bueltaratzearen inguruan Mondraberri-ko berria.