BERRIAK

Batxi 2ko ikasleei agurra Almenen

Urtero iristen da egun hau. Urtero, ikasturtea hasten dugunean , urruti ikusten dugu. Jakin, jakiten dugu bidean lan asko egin beharko dugula guztiok; momentu politak bai, baina gogorrak ere asko pasako ditugula. Gero, makinak martxan jarri eta bistatik galtzen dugu perspektiba. Eta, halako batean, tupust egiten dugu batxi 2koak agurtzeko egunarekin. 

Aurten ere berdintsu pasa da. Azken azterketak bukatzearekin batera, agur bazkaria egin dugu. Izan da umore ona, bertsoak, abestiak, opariak, malkoren bat… Irudietan ikusiko duzue zuzenean nola esan diegun agur ez, baizik eta gero arte, hainbat urtetan Almenekide izan ditugunei. 

Muxu handi bana jaso ezazue, eta zorte on-ona izan dezazuela etorkizunean! Argazkiak.

Sinatuta: Almeneko IZEN egitasmokoak