BERRIAK

Batxi 2ko ikasleak orientazio saioetan

Asteazkenean EHUko Kimika fakultateko irakaslea den Miren Ostrarekin saioa izan zuten Almen eta Gaztelupeko batxi 2ko Osasun Zientzietako ikasleek.  Hauek kimikariarekin bideo-dei bat egiteko aukera izan zuten; kimikako graduaren inguruko azalpenak eman zituen Mirenek, eta ikasleek graduari buruzko galderak egin zizkioten. Solasaldi aberasgarria izan zela kontatu digute! Argazkiak.