BERRIAK

Batxi 1ekoak Proiektutan: Kulturartekotasuna

Oztopoak gaindituz, lortu dute Almenen eta Gaztelupen Kulturartekotasun proiektua martxan jartzea, webcam eta guzti! Ikasleek galdera honi erantzuteko besteko informazio eta ezagutza bildu beharko dute; eta ekimena ere bai, benetan ikasitakoa martxan jartzeko: Zer egin genezake kulturaren izenean urratzen diren giza eskubideak gure komunitatean bistarazteko? 

Almenen, lehenengo egunean “Sexua, generoa eta kulturartekotasuna” izeneko hitzaldiarekin hasi dira. “Samurra” erakundeko bi kideren azalpenak entzun dituzte eta, tartean,  mutilazio genitalaren inguruko informazio eta hausnarketak egin dituzte. Argazkiak. 

Gaztelupen aurreko asteazkenean hasi eta hurrengo 8 egunetan ikasgai ezberdinetako (Filosofia, Euskara, Gaztelania, Ingelesa eta Gorpuz Hezkuntza arloak) edukiak landuko eta ebaluatuko dira, Kulturartekotasuna ardatz hartuta.

Kulturartekotasunak esan nahi duena ulertzearekin bat, gure inguruko errealitatean eragitea ere bultzatu nahi da, horretarako gizartean eragin dezakeen lan bat burutuz proiektuari amaiera emango diotelarik ikasleek.