BERRIAK

BATUkoak martxa hartzen

Arizmendi Ikastolan berrikuntza betean murgilduta gaude azken urteotan. 2009an hasi zen Uribarri gunean, eta ondoren beste etapa batzuetara hedatu zen. Eraldaketa pedagogikoak, eraldaketa arkitektonikoa ekarri du, ikaskuntzak testuinguru berri bat behar duelako. 

Ikasturte honetan Gazteluondo, Almen eta Arimazubi guneak berriztu eta BATU egitasmo pedagogikoa abian jarri dugu. Ikasleak hasi dira espazio berrietan martxa hartzen! Gazteluondo, Almen eta Arimazubi guneko argazki hauetan, PROIen bitartez lanean ikusi ditzakegu ikasleak.

Santa Teresa gunean, berriz, 2017an estreinatu zituzten espazio berriak, Haur Hezkuntzatik hasita, Lehen hezkuntza arte.  Argazki hauetan BATU LH 5-6 mailako ikasleak daude, PROIak lantzen aste honetan zehar.