BERRIAK

BATU proiektua: urrats bat gehiago

Lehen Hezkuntzako 6. mailarako eta DBHko 2. mailarako BATU proiektuaren materiala ekoizten ari den lantaldeak urratsak ematen jarraitzen du hurrengo ikasturtean ezarriko diren PROIen prototipoen ekoizpenean. Asteazkenean Unai Legardak eta Jaione Uriartek, BATUko arduradunek, Ibon Goitia Lekeitioko ikastolako zuzendaria, Ritxi Abril eta Jon Akarregi DBH eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako arduradunak eta Ihintza Basterretxea orientatzailea izan zituzten bisitan.

Batetik, Lekeitioko ikastola eraldaketa-prozesuan zein unetan dagoen azaldu zieten bisitariek, eta bestetik, Jaionek eta Unaiek Arizmendi ikastolako prototipoaren garapenean bizi duten esperientzia kontatu zieten. Esperientzia bertatik bertara ezagutzeko DBHko 1. mailako zenbait gela bisitatu zituzten, baita ZIG gela ere. ZIG gelan piktoidazketa eta garapen personaleko saioak (GPS) lantzen ari dira eta hurbilagotik ezagutu nahi zuten Lekeitioko ikastolako arduradunek: material inklusiboa erabiltzen duten, GPS saioak nola egiten dituzten… Ikasleak eurak arduratu ziren galderei erantzuteaz eta zalantzak argitzeaz. Aitortu beharra dago primeran egin zutela, harro egoteko moduan. Egunaren amaieran denak pozik atera ziren, etorkizunerako lankidetza-zubiak eraikitzen jarraitzeko gogoz.