
Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleak NIK EZ izeneko PROIan murgilduta dabiltza gabon ostetik. Kontsumo ohiturak lantzen ari dira, galdera gidari hau abiapuntu hartuta: Nola ikustarazi ditzakegu herrian gure jantziek ezkutatzen dituzten istorioak? Hainbat ezagutza bereganatzeaz gain, ikasleek praktika batzuk egiteko aukera ere izan dute.
Bada, PROIaren lehenengo zatiarekin amaitzeko, Almeneko taldeak jantziak ekoizten diren bi elkarte edo tailerretara jo dute; eguaztenean, talde erdiak Arrasateko EMAUS bisitatu zuen eta beste erdiak, Aretxabaletako Gu haziak gara joskintza elkartea. Arimazubiko taldeak, berriz, Arrasateko EMAUS bisitatu zuen eta ondoren, gure ikastolako lankide den Aintzane Gardoki eta bere semeak, Antton Galarzak, Baltistanen izan zuten esperientziaren berri eman zieten ikasleei.
Eskerrik asko, Emausi, Gu haziak gara elkarteari, Aintzane eta Anttoni,zuen esperientziak gurekin partekatzeagatik! Irudiak.