BERRIAK

Ametsak betetzeko BATU gara

Ikasturte honetan, BATU egitasmo pedagogikoaren lehenengo elementuak esperimentatu ditugu Lehen Hezkuntzako 5. eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailan eta honi TRE-BATU izena jarri diogu. Ikastola aurrera eramaten ari den eraldaketa pedagogiko honi jarraipena emateko, hurrengo urtean BATU egitasmoa lau mailetara zabalduko da eta LH 5. mailatik DBH 2. mailara hedatuko da. Hori dela eta, Ikastolako berrikuntza zuzendaria den Amaia Anterok eta BATUren ardura izan duten Jaione Uriarte eta Unai Legardak elkarrizketa izan dute hurrengo urteko nondik norakoak azaltzeko.