
Pasa den astean bisitan joan ziren Basabeazpiko 3 urtekoak Almenera. Abentura bikaina izan omen zen Almenera joan eta goiza bertan egitea. Guneko kanpoko eremuek asko eta asko esploratu eta jolasteko parada ematen baitute!
Hasteko, oilotegi inguruan aritu ziren, hango gorabeherak arakatzen. Izan ere gelan Proia garatzen ari dira 3 urteko lagunak. Kontxi irakaslearen baserrian azeriak oiloak jan dituela eta, haiek ordezkatu ahal izateko inkubagailua jarri dute, arrautzetatik txitak jaioko direnaren esperoan.