BERRIAK

Basabeazpin, ekintzaz betetako aste borobila
Txapel Txin Basabeazpin

Aste benetan berezia izan dute Basabeazpiko haurrek, ekintzez betetakoa. Lehenengo egunetik hasi ziren martxan Aretxabaletako txikiak Zaharren Egoitzara bisitan joanez eta bertan herriko aitita-amamekin Porrotx eta Porrotxinen emanaldia ikusiz. Martitzenean, berriz, San Blas eguna ospatu zuten eta Aretxabaletako usadioei jarraituz, norberak ekarritako hamarretakoa elkarrekin partekatu zuten.

Aste erdian, eguaztenean, Almeneko 3 eta 4. mailakoekin batera herriko kaleetan zehar egin zuten santa eskea. Basabeazpitik hasi, Durana kalea, Udaletxea, Zaharren egoitza, Gernika plaza eta Basabeapi ikastolaraino itzulia.

Atzo goizean Txapel Txinen bisita izan zuten eta aratusteak badatozela iragarri zien eta zapatuan Txapel Txin eguna dela gogorarazi. Etxetik haur bakoitzak txapel bat jantzita ekarri zuen, eta hori jantzita dantzan ibili ziren jolastokian.Arratsaldean, berriz, aurtengo Santa Ageda neska-mutilen bisita izan zuten. Abestu eta dantza egiten ere ausartu ziren, gainera.

Gaur ekintzaz blai antolatutako asteari amaiera emateko, Basabeazpiko haur, guraso eta irakasleek grabatutako Balea proiektuaren aurkezpena egingo da 16:30ean.