BERRIAK

Basabeazpiko Iñaki Gonzalez Bertsolari aldizkarian
Bertsolari eta bertsozaleak Basabeazpin

Euskal kulturaren baitan bertsolaritza landu ohi dute, besteak beste, Basabeazpin (Haur Hezkuntza, Aretxabaleta). Iazko ikasturtean, hainbat bertso-eskola sortzaile eta bertsolari izan ziren bertako haurrekin solasean. Horren harira Bertsolari aldizkarian Beñat Zamalloa kazetariak bertako pedagogia arduradun Iñaki Gonzalez elkarrizketatu du. “Gakoa, gaia bera baino gehiago emozioa aktibatzea izaten da, bizipena izateko aukera izatea, horrek sortzen duelako interesa”. Ikastola garatzen ari den Konfiantzaren Pedagogian funtsezko ardatzak baitira emozioen aktibazioa, euskal kultura eta jakin-mina.

BERTSOLARITZA JOLASGAI, HAUR HEZKUNTZAN