BERRIAK

Bartzelonara bidaia pedagogikoa egin dute Ikastolako hainbat profesionalek

Aste honetan Bartzelonan izan gara Arizmendi Ikastolakoak, 7KPko lankideekin batera; Konfiantzaren Pedagogiaren bueltan elkarlanean ari garen beste ikastola batzuekin. Guztira 4 ikastetxe bisitatu ditugu, Virolai, el Puig Esparreguuera, Sadako eta Jesuites Gracia. Helburua, aurrera eramaten ari garen berrikuntza pedagogikoaren prozesua elkar trukatzea izan da.

Arizmendi Ikastolatik 7 profesionalek parte hartu dute bidaian: Maddalen Nafarrate, Maite Arbonies, Julen EraƱa, Lur Delgado, Olatz Legarda, Garazi Nogueiras eta Mireia Muruamendiarazek.