BERRIAK

Barne formazioa: “Geure hezkuntza-ereduan sakontzen” ikastaroa egin zen joan zen astean

Joan zen astean, lau egunez, Tolosako Laskorain Ikastolako, Oriko Herri Ikastolako, Iruñeko San Fermin Ikastolako, Donostiako Santo Tomas Lizeoko eta Oñatiko Txantxiku Ikastolako 43 profesional elkartu ziren Amaia Anterok eta Ion Ander Maizek gidatutako “Geure hezkuntza-ereduan sakontzen” ikastaroan. Konfiantzaren Pedagogia oinarri hartuta, pertsona-eredua ardatz eta ipar duen hezkuntza-ereduan sakontzeko aukera izan zuten bertaratu ziren guztiek. Bideo honetan horren guztiaren inguruko azalpenak ikusteko aukera duzue.