BERRIAK

Barne finalen irabazleak

Pasa den ostiralean Gaztelupeko DBH 1 eta 2ko areto futboleko eta saskibaloiko finalak jokatu ziren. Urtarriletik ekainera arte ibili dira errekreo garaian txapelketa jokatzen.

Areto futbolean 8 talde aritu dira eta saskibaloian, 3×3 modalitatean, 7 talde. Gainera, boleibola, futbolina, pilota, mahai tenisa eta KO-ko txapelketak ere egin dituzte. Areto futbolean irabazlea MONTEPINAR FC taldea izan da eta saskibaloian POSTERRAK taldea. Zorionak irabazleei eta parte hartu duten guztiei!! Argazkiak.