
Balentziaga museoa bisitatzera joan ziren atzo Arizmendi Ikastolako Artearen Historia ikasgaiko ikasleak. Batxilergoko bigarren mailako ikasleak dira, eta Almenen eta Gaztelupen dihardute. 24 ikaslek parte hartu zuten irteeran, eta oso pozik itzuli ziren ikusitakoarekin.
Momentu honetan Balentziagan ikusgai dagoen Museo del Traje delako bilduma ikusi zuten, hain zuzen ere, Balentziagak espainiar eta euskal artistengandik izandako eraginak ikusteko erakusketa aparta. Izan ere, hainbat artisten eragina jaso zuen Balentziagak, hala nola, Velazquez, Goya, Zurbaran, Zuloaga, Picasso eta Juan Gris, besteak beste.
Ikasleak gidatu zituen arte-irakasle Maite Beitiak gogora ekarri nahi izan zuen atzo Cristobal Balenciagak jantzien inguruan zuen ikuspegia: “moda sortzaile on batek arkitektoa izan behar du formarako, margolaria kolorerako, musikaria harmoniarako eta filosofia neurrirako”. Eta baita Cristian Dior-ek zioena: ” Guk ahal duguna egiten dugu ehunekin; Balenciagak, berriz, nahi duena egiten du”. Erakusketak zabalik jarraituko du apirilaren 5era arte.