BERRIAK

Bainonako B. Etxepare lizeoaren aldeko krosa, iruditan

Martxoaren 23an Debagoieneko hiru ikastolok antolatutako krosean ikasle zein herritar ugarik hartu zuen parte, giro alaian. Orduan ere euria lagun, goizeko krosak bertan behera geratu ziren, baina arratsaldez denetariko ekimenak antolatu ziren krosaren bueltan: tonbolak, bigarren eskuko azokak, dantzak, txosnak….. Egunean zehar Etxepare lizeoko laugarren mailako ikasle eta irakasleak Gaztelupen eta Almenen izan ziren gure ikasleekin. Hona elkartasun keinuak, iruditan eta datorren astean ekarpena, zenbakitan! (Almenekoak Aretxabaletan, Arrasateko LHkoa, Etxeparekoak Gaztelupen , Iparraldekoen bisita)