BERRIAK

Bailarako ikastolak inguruko txokoak ezagutzen
Kondairaz kondaira

Kondairaz kondaira bailarako txokoak ezagutzen irteera Debagoieneko ikastolek

Aranzadi, Txantxiku eta Arizmendi ikastolek Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasle eta familientzat Kondairaz kondaira bailarako txokoak ezagutzen irteera egin zuten aurreko igandean. Meatz Erreka auzotik Salturri baserrira joan ziren lehenengo, eta bertatik Udala auzora, bide zaharretik. Han hamarretakoa egin ondoren, Gipuzkoari itzulia egiten dion GR 121 senda hartuta, Galarrako karobira eta koba sarrerara abiatu ziren, Meatz Erreka elkartera bueltatuz.

Irteerako azalpenak Arizmendi Ikastolako irakasle Roman Martinezek eman zituen eta bertaratutakoek oso gustura jaso zituzten hark kontatutakoak. Besteak beste, irteeraren asmoa zen bailarako ikastolen arteko harremana sustatzea eta bailarako txokoak ezagutzea; gainera, ikasleek Txanelan lantzen dituzten gaien ezagutza aberasteko mendi irteera egokia da. Ikasturtean zehar beste bi antolatuko dira.