BERRIAK

Baga, biga, higa… Umezaintzakoak Izenaduban

Gaur, Umezaintzako 4 urteko haurrak Izenadubara txangoa egin dute. Azken asteetan euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzen aritu dira ikastolan. Abestiak, olerkiak, marrazkiak, argazkiak, hormairudiak…

Baina gaurkoan bertatik bertara pertsonaia ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute. Besteak beste, Lamia, Basajaun, Galtzagorriak ezagutu dituzte… Eta Gabonak gero eta gertuago daudenez Mari Domingi eta Olentzero ere ikusi dituzte. Argazkiak.

Baga, biga, higa,
laga, boga, sega,
Zai, zoi, bele,
harma, tiro, pun!
Xirristi-mirristi.
gerrena plat,
Olio zopa,
Kikili salda,
Urrup edan edo klik …
ikimilikiliklik …