BERRIAK

Badatoz udalekuak!

Urtero legez, ikasturtea amaitzearekin batera, udalekuen txanda izango da. Izan ere, beste urte batez Arizmendi Ikastolako udako udalekuak antolatu ditugu!

15 txanda ezberdin egingo ditugu, HH 5 urteko haurrak izango dira gazteenak eta DBH 4koak, berriz, nagusienak. Hauekin batera, 141 pertsonako hezitzaile taldea joango da; Ikastolako langile, ikasle ohi eta monitore eskolako ikasleek osatutakoa.

Hauek dira aurten antolatu ditugunak:

  • Gares 1
    • Hemen 2 txanda izango ditugu:
      • Lehenengo txanda, uztailaren 4tik 7ra, Arrasateko ikasleekin osatuko dugu. HH 5 urteko ikasle gutxi batzuk eta LH 1ekoak. Guztira 39. Bigarren txanda, uztailaren 7tik 10era. Basabeazpi, Jose Arana eta Almen guneko ikasleak izango dira. Guztira 47. 
  • Gares 2
    • Arizmendi Ikastolako, LH 2ko ikasleak, gune guztietakoak. Uztailaren 10etik 15era. 66 ikasle joango dira.

Bertan egingo diren ekintzak ibilaldiak, jolasak, eskulanak, igerilekua, gaubelak, herria ezagutzera irteerak… izango dira, besteak beste.

  • Bera 1
    • Arizmendi Ikastolako, LH 3ko ikasleak, Arimazubi eta Gazteluondo gunetakoak. Uztailaren 1etik 7ra. 44 ikasle joango dira. 
  • Bera 2
    • Arizmendi Ikastolako, LH 3. mailako ikasleak, Almen eta Santa Teresa gunetakoak. Uztailaren 7tik 13ra. 54 ikasle joango dira.

Bertan egingo dituzten ekintzak, herria ezagutzeko ginkana, errekan baino batzuk hartu, igerilekura joan, Irrisarri land Abentura parkera bisita, Hondarribira irteera, gaubelak, mendi buelta… izango dira.

  • Viana 1
    • Arizmendi Ikastolako, LH 4. ko ikasleak, Almen eta Santa Teresa gunetakoak. Ekainaren 30etik uztailaren 6ra. 44 ikasle joango dira.
    • Bertan egingo dituzten ekintzak, herria ezagutzeko ginkana, Artadiako errekara egun pasa irteera, igerilerua joan, Logroñoko igerilekura egun pasa irteera, gaubelak, mendi buelta, olinpiadak… izango dira.
  • Viana 2
    • Arizmendi Ikastolako, LH 4. ko ikasleak, Arimazubi eta Gazteluondo gunetakoak. Uztailaren 6tik 12ra. 46 ikasle joango dira.

Bertan egingo dituzten ekintzak, herria ezagutzeko ginkana, Artadiako errekara egun pasa irteera, igerilekura joan, Logroñoko igerilekura egun pasa irteera, gaubelak, mendi buelta, olinpiadak… izango dira.

  • Lekeitio 1
    • Arizmendi Ikastolako, LH 5eko ikasleak, Arimazubi gunekoak. Uztailaren 1etik 7ra. 53 ikasle joango dira.
  • Lekeitio 2
    • Arizmendi Ikastolako, LH 5. mailako ikasleak, Almen eta Santa Teresa gunetakoak. Uztailaren 7tik 13ra. 64 ikasle joango dira.

Bertan egingo dituzten ekintzak, herria ezagutzeko ginkana, Mendexa Abentura parkera irteera, hondartzara joan, mendi buelta, olinpiadak, gaubelak, big padle-up, piraguismo… izango dira.

  • Otsagi 1
    • Arizmendi Ikastolako, LH 6ko ikasleak. Ekainaren 27tik uztailaren 3ra. 53 ikasle joango dira.
  • Otsagi 2
    • Arizmendi Ikastolako, LH 6ko ikasleak, Almen eta Santa Teresa gunetakoak. Uztailaren 3tik 10era. 53 ikasle joango dira.

Bertan egingo dituzten ekintzak, herria ezagutzeko ginkana, Muskilda ezagutu, eskalada, mendi buelta, olinpiadak, gaubelak, errekara arratsaldetan, bandera jolasa… izango dira.

  • Belagua 1
    • Arizmendi Ikastolako, DBH 1eko ikasleak, Almen eta Gazteluondo gunetakoak. Uztailaren 1etik 7ra. 59 ikasle joango dira.
  • Belagua 2
    • Arizmendi Ikastolako, DBH 2ko ikasleak, Almen eta Gaztelupe gunetakoak. Uztailaren 7etik 13ra. 59 ikasle joango dira.

Bertan egingo dituzten ekintzak, mendi irteerak, eskalada, arroila jeitsiera, olinpiadak, gaubelak, bandera jolasa… izango dira.

    • Ibiltaria 1
      • Arizmendi Ikastolako, DBH 3-4ko ikasleak, Almen  gunekoak. Uztailaren 6tik 13ra. 32 ikasle joango dira.

 

  • Ibiltaria 2

 

    • Arizmendi Ikastolako, DBh3-4. mailetako ikasleak, Gaztelupe  gunekoak. Uztailaren 7tik 14ra. 36 ikasle juango dira.

Bertan 3 haundiak egingo dituzte aste batean zehar motordun ibilgailurik erabili gabe, etapa gehienak oinez egingo dituzte eta 2 etapa, mendiko bizikletaz, eskalada, arroila jaitsiera, igerilekura joan, gaubelak…

 

Jakin, udalekuak amaitzean, argazkiez osatutako bideo bat jasoko duzuela familia guztiek.

Primerako egonaldiak izan ditzazuela! Ondo ondo ibili!