
Atzo Arimazubiko seigarren mailakoek azoka solidarioa egin zuten Arimazubiko plazan. Bertan saldu zituzten produktuak eskulanetan egindako lanak ziren, pultserak eta giltzariak, besteak beste. Pintxo gaziak eta gozoak ere prestatu eta saldu zituzten. Ateratako dirua, ikasleek bailarako GKEen artean botazioa egin ondoren, aurten ere Felix Iñurrategi Baltistan Fundaziorako izatea erabaki zuten. Hortaz, Baltistaneko neskak eskolara joan daitezen erabiliko da. Eta ez da makala lortu duten dirua! 862 euro, iazkoa gaindituz. Zoriontzekoa, duda barik! Argazkiak.