BERRIAK

Azken berriak Gazteluondotik

Laugarren mailakoak “Ameriketara joan nintzen” gaia lantzen ari direla-eta, aurreko astean Iñaki Gonzalez Basabeazpiko irakaslearen eta ikasle baten osabaren solasaldia izan zuten Maien inguruan. Ikasleak, oso gustura haiek kontatutakoak entzuten! Bestalde, aurreko astean, Lehen gizakiak gaiarekin lotuta, lehenengo mailako ikasleak Eskoriatzako Ibarraundi museora joan ziren. Azkenik, orain egun batzuk, DBHko ikasleak Gazteluondora joan ziren bosgarren mailako ikasleei Afrikako jolasak eskaintzera.