BERRIAK

Azken azterketak Batxilergoan

Ari dira Batxilergoan ikasturtearen helmugara iristen. Horrek, batxilergoko 2. mailan USE probak gertu daudela esan nahi du. Giroan sumatzen da. Ikasleak azken azterketak prestatzen, irakasleoi galderekin tiraka, zalantza orduetan, urduri, tentsio puntuarekin, elkarlanean…Topera dabiltza egunotan. Garai hau udaberriko lehenengo egun epelekin batera etortzen denez eguraldi goxoa aprobetxatzen ere ikusten dira  Batxiko eremuetan. Animo denoi, gutxi falta da eta, ikasturtea bukatzeko! Argazkiak.