BERRIAK

Auzolanean

Aste hauetan auzolan giroa martxan da Almen gunean. Ikasleen ordutegian ikasleak aritu dira gunean txukuntzeko edo denon beharrei egokitzeko lanak egiten. Haien proiektuekin lotutako ekarpenak egin dituzte gunean, izan pintaketak edo izan landare landaketak. 

Ekainak 14 eta 15eko arratsaldeetan, berriz, guraso eta ikastolako profesional taldeak elkartu ziren helburu berdinarekin. Kasu honetan egurrezko eserleku mordoxka eraiki zituzten; Torrebason txabolak egiteko egiturak ere egin zituzten. Bitxikeria gisa, azpimarratu gunera traktore erraldoia ekartzea lortu zutela, Eskoriatzara abiatzen den bide zidorra zabaltzeko. Ikasle-ohia den Antton Salaberria izan zuten traktore gidari lanetan. Azken finean, eraikitzen, elkarlanean, giro humoretsuan, denon bizitza hobea izan dadin. Arizmendi Ikastolan hainbeste maite dugun modua!

Argazkiak.