BERRIAK

Auzolanean mundua eraikiz

Duela egun batzuk, goizeko eta arratsaldeko freskuraren bueltan, bihotzak ederki berotu zituzten auzolanean Basabeazpin. Altzari berriak sortzeko, guraso eta irakasle, lixagailu, zulagailu, zerra zein brotxa eskutan, imajinazioa aidean jarri eta handien mundutik mundu txikiak eraiki zituzten. Auzolanean gure ikastola egurrez janzten. Hori baita ikastola: auzolanean eraikitako mundua mugimenduan. Mila esker parte hartu zenuten guztioi: mundialak zarete! Argazkiak.