BERRIAK

Ausolanekin beste lankidetza-hitzarmen bat
Ausolanekin hitzarmena

Atzo, abenduaren 16an, Ausolaneko lehendakari Susana Roak eta Iñaki Etxezarreta Arizmendi Ikastolako zuzendari nagusiak lankidetza-hitzarmena izenpetu zuten. Konfiantzaren Pedagogia proiektua garatzen laguntzeko izango dira Ausolanek Arizmendi Ikastolari, lankidetza-hitzarmen horren bitartez, eman dizkion 3.000 euroak.

Konfidantzaren Pedagogia proiektua Arizmendi Ikastola Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan aurrera eramaten ari den proiektu pedagogiko berritzailea da. Orain bi urte beste hitzarmen baten bitartez Ausolanek 10.000 euro eman zizkion ikastolari.