BERRIAK

Auzolana sasi guztien gainetik

Pasa den astean dozena bat guraso elkartu ziren, desbrozagailuak hartuta, Almen inguruko basoan sasi eta sastrakatan garbiketa lanak egiteko prest. Auzolan jatorrean aritu ziren denak. Hurrengo baten lanarekin jarraitzeko ideiarekin egin zuten alde, mokadutxoa jan eta gero. Aurten kanpoko eremu ederrak aprobetxatu eta ikasleekin kanpoko-ekintzak bereziki bultzatzeko ideiarekin hasi dute ikasturtea. Guraso talde horri esker, errazagoa izango da helburu hori betetzea. Milesker, beraz, hurbildu ziren guztiei. Argazkiak.