BERRIAK

Aurtengoan Ezkurtxo Mendiolara joango da

Udazkenari ongietorria emateko, Ezkurtxo eguna antolatu dute Jose Aranakoek urriaren 19an, zapatuan. Aurtengoan, Mendiolara etorriko da Ezkurtxo. 2 urtetik 10 urte bitarteko neska-mutiko eta familiak daude gonbidatuta parte hartzera eta Akeitako autobus geltokian elkartuko dira 15:30ean Mendiolara autobusez joateko. 

Eskoriatzako zazpi elizateak ezagutzeko ekimena izateaz batera, euskara eta  ipuin zaletasuna sustatzeko, familia eta lagun artean egun ona pasatzeko eta antzinako jolasak ezagutzeko helburuarekin antolatutako jaia da.

Aurtengoa XXII. edizioa izango da, eta Mendiolako elizaren inguruan egingo dituzte ekintzak. Taldeak egin ondoren ibilbide zirkular bat egingo dute, bertako inguruneak ezagutzeko. Ibilbidean zehar antzinako jolasak izango dituzte.

Astean zehar Arizmendiko Jose Arana guneko haurrek txapak eta banderatxoak egingo dituzte, eta Ezkurtxo abestia era ikasiko dute zapatuan denok batera kantatzen aritzeko: “Ezkur bat, ezkur bi; Udazkena etorri; Ezkur bat, ezkur bi; Saltoka zu ta ni; Aurtengo neguan; Edurra ugari; Ezkur bat, ezkur bi; Zuhaitzetik erori.

Guzti honetaz gain, aspaldiko kontu zaharrak entzuteko aukera izango dute gaztetxoek, eta ipuin kontaketa ere egongo da. Egunari amaiera emateko, berriz, bertaratzen diren guztientzako, momentuan egindako txokolate-jana izango da. 

Jose Aranakoek txokolatea hartzeko edalontzia etxetik ekartzea eta Mendiolara joateko antolatutako autobusa erabiltzea gogora arazi digute. Aurreko urteko bideoa.