
Lanbide Heziketan izen-emate epea ekainaren 1etik 19ra egongo da zabalik. Egun horietan Goi eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetan (Ferixalekua gunea) eta Oinarrizko Lanbide Heziketan (Zaldibar gunea) eman ahal izango da izena. Bi aukera daude tramitea egiteko. Lehena, gune bakoitzeko idazkaritzetan (goizetan). Ezinbestekoa da NAN eta maskarilla ekartzea. Bigarren aukera, ONLINE Eusko Jaurlaritzan erregistratuta. Oraindik ez dago esteka prestatuta eta esan digutenez astelehenetik aurrera egongo da erabilgarri. Heziketa zikloen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero hemen ate irekietan erabilitako materiala.