BERRIAK

Aurrematrikula epea zabalik, Lanbide Heziketan

Maiatzaren 8an zabaldu zen Lanbide Heziketako aurrematrikula epea. Hiru astez, maiatzaren 26ra arte, egongo da aukera heziketa zikloetan izena emateko. 

Arrasateko Ferixalekua gunean lau heziketa ziklo eskainiko dira; Goi mailan, Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza (GIKAI), eta erdi mailan, Mikroinformatika, Osasun Larrialdiak eta Erizaintzako Zaintza Osagarriak. 

Zaldibarren, Oinarrizko Lanbide Heziketa barruan, Sukaldaritza eta Etxebizitzen Mantentze Lanak zikloetan izena eman ahal izango da ere. 

Aurrematrikula Ferixaleku eta Zaldibarko idazkaritzetan egin beharko da, astelehenetik ostiralera.

Gure zikloen errealitatea gertutik ezagutu nahi? Jarraian dituzue ikusgai bideoak: