
Haurren minbiziaren aurkako nazioarteko egunarekin bat egin zuten atzo Gaztelupen, eta horretarako, Aspanogi elkarteak luzatutako proposamen bat oinarri harturik, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak aretoan elkartu, argiak itzali, linternak piztu eta urre koloreko lazo handi baten inguruan eseri ziren. Hori baino lehenago, urre koloreko lazoak banatu zizkieten ikastolako gainerako ikasleei eta irakasleei. Argazkiak.