BERRIAK

Atzo hainbat ikastolatako zuzendari, batxilergoko egitasmoa ezagutzen

Atzo goizean, batxilergoko irakasleek eta zuzendaritza taldeetakoek hainbat lagun hartu zituzten Gaztelupen, batxilergoan martxan jarrita dugun proiektu bidezko irakaskuntzaz aritzeko.  Hasteko, lehenengo mailako espazio berriko “agoran” bildu zituzten, planteamendu pedagogiko eta arkitektonikoari buruzko azalpenak emateko. Ondoren, hainbat espaziotatik zehar bisita gidatua egin zuten, asteotan martxan dauden proiektuak bertatik bertara ikus zitzaten. Kanpo formazioaren barruan eskaintzen den bisita gidatua izan zen atzokoa. Argazkiak.