BERRIAK

Aste honetan Santa Teresan eta Gaztelupen ate-irekiak gurasoentzat

Matrikulazio garaia iritsita, hainbat gunetan, Santa Teresan eta Gaztelupen kasu, ate-irekiak eta informazio-bilerak izan dira. Gurasoek aukera izan dute gure lan egiteko modua, gure espazioak, KPan oinarritutako eguneroko bizitza… bertatik bertara ikusteko. Santa Teresan,  bisita gidatuan, ardatz izan dute sarrera malgua, irakurketa-idazketa prozesua, matematika manipulatiboa, IKTen erabilera, hainbat hizkuntzen lanketa…; Gaztelupen, berriz, profesionalak ez ezik ikasleak ere gidari lanetan arituta (DBH lehenengo eta laugarren mailakoak), gurasoek zituzten zalantza eta kezkei erantzun zieten. Horren ondoren, DBH 1eko geletan nola egiten den lan azaldu zitzaien, eta batxilergoko espazio berriak eta proiektuetan oinarritutako irakaskuntza zertan datzan ezagutzeko parada ere izan zuten.