BERRIAK

Aste honetan LH 5-6koen BIZI astearen txanda izan da!

Aste honetan BATU egitasmo pedagogikoko LH 5-6koen BIZI astearen txanda izan da. Aurreko asteetan PROIetan burubelarri ibili eta gero, arnasgunerako astea bizitzeko tartea izan dute. LH 5ekoak kobaz-koba ibili dira, eta LH 6koak, berriz, erromerixa bat prestatu dute. 

Kobaz-koba BIZI astea, 5 etapa ezberdinetan banatutako erronkek elikatu dute, etapa bakoitzean zehar aurkitu dituzten txoko ezberdinak hobeto ezagutuz. Gelako lana oso garrantzitsua izan da, izan ere, ikasleak aditu talde ezberdinetan banatu dira, etapa bakoitzean planteatzen zaizkien erronkei aurre egin, kilometroak lortu eta hurrengo kobara iritsi ahal izateko. Hala ere, banakako konpromezua ezinbestekoa izan  da, goizean etapa bakoitzean planteatzen diren eguneko zailtasunei aurre egin, eta gelara lortutako kilometroen txartelak eramateko.

LH 6koek erromerixa bat antolatu dute; ikasleek dantzatuz, kantatuz, bertsotan arituz, sukaldatuz eta adiskidetuz gozatu dute. Ikasle talde ezberdinek erromerixia gauzatzeko alderdi ezberdinak jorratu dituzte, beraien sormena,  euskalduntasuna eta kooperazioa landuz. Beste ikasle batzuk, ordea, sukaldearen mundura gerturatu dira Lanbide Hastapeneko ikasleen eskutik. Horretaz gain komenigarria ikusi dugu gure ikasleak Km0 produktuetara eta  kontsumo taldeen mugimendura gerturatzea, modu ekologikoan ekoiztutako produktuak ezagutu eta inguruko baserritarrengatik zuzenenean produktuak eskuratzeko aukera izatearen garrantzia azpimarratuz.

Hurrengo irudietan Almen, Arimazubi eta Santa Teresako ikasleak ikus ditzakegu BIZI asteaz gozatzen. 

Geldialdi eta BIZI aste honen ostean, datorren astean PROI berri bati fresko-fresko ekiteko prest daude ikasleak!