BERRIAK

Aste honetan Batxi 1ekoen eta OLHkoen txanda

Aurreko astean Batxi 2ko ikasleak izan baziren geletara bueltatu zirenak, aste honetan Batxi 1ekoak eta Oinarrizko Lanbide Heziketakoak izan dira. Egoera familiarraren eta akademikoaren arabera, ikasle batzuek etxetik lanean jarraitzea erabaki dute baina gehienek aurrez aurreko errefortzu-lana aukeratu dute. Egun hauetan, datorren ikasturteari begira, lan egiteko hainbat modu probatzen jarraitzen dute, sor daitezkeen agertokiei erantzun ahal izateko. Aste honetan, adibidez, webcam-a probatu dute Almenen. Sistema honi esker, ikasgelako kide guztiek saio bera jarraitu ahal izango dute.